XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kanpoko film ospetsuak ikus zitezkeen, esate baterako Cabiria edo Griffithen Intolerance.

Alabaina, gertakari berriek eta azkar handitzen diren fenomenoek beldurra sortzen dute boterea dutenengan, eta nolabaiteko kontrola izan nahian, zinemari buruzko lehenbiziko arauak argitaratu ziren, 1912an, eta geroago, 1925ean, zentsura ezarri zen.

Alberto Elena irakasleak dioenez, 1923an izandako lurrikarak bi aro bereizten ditu.

Orduan, dekoratu ugari behar zituzten istorio zaharrak, garai historikoetan girotutakoak, Kioton egiten hasi ziren, eta Tokion, berriz, gaur egungo arazoak eta gizartea islatzen zituen zinema ekoizteari ekin zioten.

Ez da ahaztu behar EEBBetako zinemak arazorik gabe sartzen jarraitzen zuela, nolabait entretenimendurantz bultzatu zituen film japoniarrak, eta halamoduzko okzidentalizazio prozesua eragin.

Zortziehun areto inguru konta zitezkeen 1925ean eta urtean 150 milioi sarrera baino gehiago saltzen ziren.

Hogeien urte hamarkadan hasi ziren lanean gero ospe handia lortuko zuten zuzendari japoniarretako batzuk: Kenji Mizoguchi eta Teinosuke Kinugasa 1922an, Daisuke Ito 1924an, Heinosuke Gosho 1925ean edo Yasujiro Ozu 1927an.

Kinugasak askok urte haietako filmik garrantzitsuentzat jo duten Kurutta ichippeeji (Eromen orrialde bat), espresionismoan oinarritzen zen abangoardiako filma egin zuen 1926an, eguneroko bizimoduari buruzko irudiak biltzen zituena.

Handik bi urtera, 1928an, Pro-Kino ekoiztetxe ezkertiarra jarri zen martxan, baina ez zuen luzez iraun.

Hiru urte pasatu ondoren errepresioak eman zion bukaera saio horri eta samuraien istorioei buruzko filmak ere debekatu zituen zentsurak, agintarien ustez ohiko klase-sistema arriskuan jartzen baitzuten.